domingo, 11 de diciembre de 2011

Txirritaren hizkera

"Euskainola" nagusitzen ari zaigun garai honetan banago ez ote dugun gure bertsolari zaharrak aditzen hasi beharko gure geletan. Norbaitekin hasi beharko eta nire proposamena Txirritarekin hastea izango litzateke. Gaztelerako hitz asko erabiltzen dituela irudituko zaio askori baina bere egiturak eta bere esaerei erreparatzen badiegu ez dago inongo dudarik euskaldun peto-petoa genuela, etorri handikoa eta grazia paregabekoa zuela ere. Bertsoetako mezua edo bizitza ikuspegia zenbaitetan zaharkitua iruditzen ahal zaigun arren, ez dute bere bertsoek freskotasunik galdu gaur arte. Txirritaren  hizkera gure ahozko eguneroko hizkeraren eredu ederra dugu, badugu nondik ikasi! Hori ikusteko egin ezazue proba Xabier Letek abestu zituen "Oraingo neskatxen jazkerak" bertsoak adituz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario