Gure ikasle anitz EGAko probarako aritzen dira prestatzen eta, kasu askotan, buruhauste franko izaten dituzte bertan agertzen diren galderengatik. Galdera horien inguruan, titulazioaren balioaz, eta horrelako proben zentzuaz ere maiz kanporatu dituzte bere iritziak eta zalantzak. Gai honen parodia polita egina dute Wazemank-ekoek gazteleraren zertifikazio berria, "CACA", aitzakiatzat hartuz. Merezi du ikustea!
lunes, 12 de diciembre de 2011
domingo, 11 de diciembre de 2011
Txirritaren hizkera
"Euskainola" nagusitzen ari zaigun garai honetan banago ez ote dugun gure bertsolari zaharrak aditzen hasi beharko gure geletan. Norbaitekin hasi beharko eta nire proposamena Txirritarekin hastea izango litzateke. Gaztelerako hitz asko erabiltzen dituela irudituko zaio askori baina bere egiturak eta bere esaerei erreparatzen badiegu ez dago inongo dudarik euskaldun peto-petoa genuela, etorri handikoa eta grazia paregabekoa zuela ere. Bertsoetako mezua edo bizitza ikuspegia zenbaitetan zaharkitua iruditzen ahal zaigun arren, ez dute bere bertsoek freskotasunik galdu gaur arte. Txirritaren hizkera gure ahozko eguneroko hizkeraren eredu ederra dugu, badugu nondik ikasi! Hori ikusteko egin ezazue proba Xabier Letek abestu zituen "Oraingo neskatxen jazkerak" bertsoak adituz.
sábado, 10 de diciembre de 2011
Lanerako baliabideak
Gaurkoan musika kontuak aparte utzita, ikasleentzat aproposak izan daitezkeen baliabide batzuen berri emango dizuet. Blog honetan bertan txertatu ditut horiekiko loturak. Ivap-en web orrian esate baterako, gure hizkuntza maila neurtzeko eta trebatzeko diren azterketa ereduak ikusteko aukera izango dugu. EIBZ-ren web orrian ere azterketa ereduak eta EGA probarako beharrezko informazioa aurkitzeaz gain, irakaskuntza arloko bestelako baliabide batzuk ere aurkituko ditugu. Ikasbil web orrian, azkenik, hizkuntza lantzeko hainbat motatako ariketarekin batera material osagarria ere topatuko dugu. Bada, hauetaz gain, euskarako irakasleok ezagutzen dugun beste webgune interesgarria, "Euskal Jakintza", Ordiziako ikastolako ikasleek Maite Goñi irakaslearen gidaritzapean burutu eta burutzen ari diren proiektu interesgarria, berritzailea eta hagitz lagungarria dena. Honekiko lotura ez dut oraindik erantsi arazotxo batzuk direla eta. Ahal bezain laster egingo dut eta ezagutzeko aukera izanen duzue!
jueves, 8 de diciembre de 2011
Wonderful life
Erosi berri dudan Mikel Urdangarinen azken diskoan, Zuzenean 2010/12/30, ustekabe atsegina izan dut: 80 hamarkadako kanta polit hau. Kanta ezaguna dugunontzat gozamena izango da berriz aditzea Urdangarinen ahotsaz, eta ezagun ez dutenentzat aukera polita lehenengo aldiz aditzeko. Urdangarinen azken diskoa eskuratu bitartean Black-en "Wonderful life" kanta originala aditzeko aukera emanen dizuet.
miércoles, 7 de diciembre de 2011
Bloga egiten
Hau da nire lehenengo mezua blog honetan.Bloga sortzen eta egiten ari naizen bitartean ikasitakoa lantzeko aukera ematen du. Ikusiko dugu zer aterako den hemendik!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
