sábado, 10 de diciembre de 2011

Lanerako baliabideak

Gaurkoan musika kontuak aparte utzita, ikasleentzat aproposak izan daitezkeen baliabide batzuen berri emango dizuet. Blog honetan bertan txertatu ditut horiekiko loturak. Ivap-en web orrian esate baterako, gure hizkuntza maila neurtzeko eta trebatzeko diren azterketa ereduak ikusteko aukera izango dugu. EIBZ-ren web orrian ere azterketa ereduak eta EGA probarako beharrezko informazioa aurkitzeaz gain, irakaskuntza arloko bestelako baliabide batzuk ere aurkituko ditugu. Ikasbil web orrian, azkenik, hizkuntza lantzeko hainbat motatako ariketarekin batera material osagarria ere topatuko dugu. Bada, hauetaz gain, euskarako irakasleok ezagutzen dugun beste webgune interesgarria, "Euskal Jakintza", Ordiziako ikastolako ikasleek Maite Goñi irakaslearen gidaritzapean burutu eta burutzen ari diren proiektu interesgarria, berritzailea eta hagitz lagungarria dena. Honekiko lotura ez dut oraindik erantsi arazotxo batzuk direla eta. Ahal bezain laster egingo dut eta ezagutzeko aukera izanen duzue!

No hay comentarios:

Publicar un comentario